lunes, 15 de octubre de 2012

U21: Ilusioz beterik gaudenentzat


Jakina da jendea despolitizatzen dela, politika hiltzen badute. Dena interesa bada, politika berez manipulazio bada, animalien protestak zentrurik ez badu, Sokrates nahiz George Orwell bilau hutsak baziren, zertarako politika. Amore ematen du jendeak orduan, ez da axolarik erakutsiko. Edo kezkatu eta haserratu egiten da, baina ez du hori bideratzeko modurik aurkitzen. "Animalia politikoa", animalia auto-zerbitzu bihurtzen da, etxaldeko ganadua bezalakoa. 

Utopiaren magiarik gabe, gizartea hobetzeko aukerarik ez bada, normala da herritarrak konformista bihurtzea. Politikak ez badu bestelako hodeiertz desiragarri bat proposatzen, jendeak ez badu politikan gizarte hobe bat eraikitzeko modurik ikusten, orduan, logikoa da kontabilitate eta balorazio ekonomikoki egoistak eta politikoki kontserbadoreak hobestea. Dagoena halabeharrezkoarekin konfunditzen da, naturarekin ia. Egoerari benetako alternatibarik ez bada, zertarako politika?...

...Utopia hitz inportantea da. Menperatuek eraikitzeko imajinatzen duten munduari "utopikoa" deitzen zaio, errealitatean ez dagoena delako. Baina bizi garen mundua ere "utopikoa" da, eta ukronikoa, diskurtso ofizialetik eta medioetatik, errealitatean ez dagoena sinestarazten zaigulako.

Mundua bestelakoa delako da posible bestelako mundu bat.

Joseba Sarrionandia
Moroak gara behelaino artean?

No hay comentarios:

Publicar un comentario