sábado, 13 de octubre de 2012

Ana baharí

Ana baharí / marinela naiz:

Todos los barcos se gobiernan del mismo modo en lo que respecta a la teoría, exactamente igual que con todos los hombres se puede tratar según unos ciertos principios rígidos y generales. Pero si se desea en la vida ese éxito que resulta del afecto y la confianza de los semejantes, entonces no habrá dos hombres, por muy análogas que puedan parecer sus naturalezas, con los que uno trate del mismo modo. Puede haber normas de conducta; no existen normas de camaradería humana. Tratar con los hombres es un arte tan bello como tratar con barcos. Tanto los unos como los otros viven en un elemento inestable, se hallan sometidos a sutiles y poderosas influencias y prefieren ver sus méritos apreciados que sus defectos descubiertos.

Joseph Conrad
El espejo del mar


 

Mr Captain Robert
Brasil. Dentista. 36urte

Ontziko kapitaina eta hippy autentikoa. Goizean-goiz esnatu eta kubiertara igo bezain pronto bere gorputza biluzik pasiatzen duten horietakoa. Hau sustoa lehen goiz hartan, eskotila ireki  eta bere ipurdi zuria aurpegiaren aurrean topatu nuenean! Yoga praktikatzen, afrikako instrumentu arraroren bat jotzen edo auskalo zein jainko “paganori” errezatzen aurkitzea ere, ez da arraroa. Kapitain (eta pertsona) bezala nahiko kaotikoa. Hala ere, goiitik-behera ezagutzen ditu, bai ontzia eta baita nabigazio teknikak ere, zer egiten ari den badakiela sumatzen da. Lagun ona eta irakasle hobea.

Robert
Holanda. Linguista (9 hizkuntza dakizki). 49urte

Izen bera eukita ere, ezin zitezkeen desberdinagoak izan. Formala eta ultra (hiper-mega) zibilizatua. Aurpegi eta doinu bakarrekoa, ironiaz, haserre edo brometan ari den asmatzen ezinezkoa. Bi urte iragan dira, dena utzi eta ontziz-ontzi, munduko itsasoak nabigatzeari ekin ziola. Eta esan beharra dago bela ontzietan lan egiteko jaioa dela: txukuna, garbia, metodikoa eta diziplinatua. Justu ontzi honen nortasunaren aurkakoa! Robertek txisa komunean eserita egiten duen bitartean, kapitainak bordatik behera egiten du edo, erabilitako koilara bat mermelada ontzian sartzea Robertentzat krimena den bitartean, gure kapitainak fregatzea zer den justu-justu daki.

Francesco
Italia. Ekonomia ingeniaria (¿?). 25 urte.

Nabigatzearen afizionatu amorratua. Italiako bizimoldeaz kokoteraino, lan eskaintza tentagarri bat baztertu eta bi egunetara Gibraltarren zen Atlantikoa belaz gurutzatzeko ametsarekin. Mila eta bat ordu egin ditu belaontzietan, uda honetan nabigatzea ofizio bihurtu duen arte. Eskarmentuko mutila, begiak itxita ere ailegatuko litzake Ameriketara. Jatorra, langilea  eta hurbila, berekin pasatzen ditut ordu gehien.





























 







No hay comentarios:

Publicar un comentario