jueves, 28 de febrero de 2013

A la compañía de mi soledad ­


 Una cerveza
no es júbilo
sin nadie con quien compartirla

Un elefante
no es sorpresa
sin alguien a quien pellizcar la mano


Un mar / un desierto / la sabana / (la sábana)
 no es placer
en la soledad


Un viaje
no es nada
sin aquellos que te lo hicieron viaje
              


18 de febrero de 2013
Iles de Los, Guinea Conakry

 En un atardecer de playa, té, hierba…y amigos
A toda la compañía de mi soledad:
Gracias por hacerme un poco mas feliz!

martes, 26 de febrero de 2013

De noche


 Mi sueño es África, pero
ella sueña con Europa,
la Europa de sus sueños,
no con mi Europa

De noche,
sueño que nos fundimos en uno
que África es desarrollo
Europa humanidad


domingo, 24 de febrero de 2013

Egun bat Afrikan


Goizeko zazpiak eta hiru, hamar minutuz atzeratutako nire erlojuan. Luze egin dut lo gaur. Guinea Bissau-n ez dago sare elektrikorik eta altabozik gabeko meskitako imanaren eztarria ez da ni esnatzeko gai izan. Egunak argitu badu ere, kanpoan hotzegi dela esaten ari zait nire sudur handiegi eta mukitsuak. Ohi bezala beraz, beste ordu erdiz gelditu naiz xixarearena egiten lo-zakuan barrena bueltaka, tximeleta bilakatu den harraren moduan, kanpin-denda ireki eta ahozabalka besoak luze-luze zabaldu zaizkidan arte. Gogoak baino, oraindik ez dira nigan zabaldu… Kremaileraren hotsa entzuterako, iskanbila batean hurbildu zaizkit dozena erdi bat ume, denda barruan ditudan tramankulu guztiak kuriositatez aztertu eta algara ozenegiaz, eguna hasi dela gogoraraziz. Artean, alferkerietarako aukerarik ez duten emakumeak uraren bila habiatu eta hodei bat hauts harrotuz, lurra errazten ari dira. 

Intentzio gutxi eta gogo gutxiagorekin hasi naiz traste guztiak alforjetan pilatu eta bizikleta prestatzen.  Kafesnean bustita ere, desertua den ogi zaharra gosaldu ostean, bart, amatxo baten mimoaz eta emakume afrikar baten efikaziaz garbitu zizkidaten arropak jantzi ditut (ez pentsa baino, arropak beti besteek garbitzen dizkidatenik!). Pedalei eragiten hasi aurretik, eguneroko lehen ariketa gisa filtroan zehar hiru litro ur pasarazi eta gero, etxekoak agurtu eta errepide lau eta zuzenean habiatu naiz, oraindik goizeko begirada galdua daramadala. 

Tenperatura freskoengatik baino, (erdi) goiz esnatzeko borondatea lehen bizikleta ordua ametsetan eta pilotu automatikoarekin egiteagatik heldu ohi zait. Hala, begiak irekitzerako, 30 kilometro errepide gris eta monotono jan dizkiot gaurko egunari, emakumea dirudien nire sabela erreguka hasi zaidanean. Eman eta eman eta inoiz asetzerik ez. Afrikako platanorik handienekin ere konformatzerik ez! (Barkatu kariño mio, Visak ere, Guinea-Bissaun ez du balio, baino trukean, kilo-erdiko arroz orgia agintzen dizut arratsean). Kafesnea eta gurina bokadiloaz haren desirak baretu gabe (orgasmoaren atarian uztearen antzekoa izan da), habiatu naiz berriro bide ezezagunean barrena. Aurreko frakasoa gizontasun apur batez erremediatuko dudalakoan, balentriazko ekintza militantea burutuz, bidegurutzean ezkerretara egin eta lur gorri-gorrian  sartu naiz (bihotza ezkerrean eta gorria denaren kontu zahar horiek…), galipotari bizpahiru astetarako agur esanaz. Hemendik aurrera, inor gutxik zapaltzen dituen bideetan zehar galduko naiz.  

Eguzkia ondo goian bada ere, zuhaitz erraldoiek itzala egiten dute errepide estuan eta bero handirik gabe kilometroak erraz pilatzen ditut hanketan. Konturatzerako, eguerdian ailegatu naiz gaua pasatzea pentsatzen nuen herrixkara, non gizon on-on batek hiru laranja erraldoi emanaz salutatzen nauen. Antza grazia egin dio bertako hizkuntzan ikasi ditudan hiru hitz txoroak azentu kaxkarraz errezitatzeak, eta laguntasun osoz, bere ataurrean atseden hartzeko gonbita luzatu dit. Ordu erdi geroago, eskuetan plater bete arroza dakarrela esnatu nau mutiko txiki eta lotsati batek siestatik (ohitura ONAK ez dira galdu behar!). Behingoz, bakeak egin ditugu nire barrenetako emakumeak eta biok (exigentea izango da, baino zeini ez zaio gustatzen horrelako orgasmoekin esnatzea?) eta egun polit bateko arratsalde zoriontsuan abiatu gara biok ohian eder batean barrena.

Herritik atera eta berehala, eskuinetara jotzeko agindu dit kartel zahar eta ia irakurgaitz batek eta zuloz betetako pista kaxkar batean egin ditut hurrengo hogei kilometroak tximino eta koloretako txorien artean. Que gozada!  Iluntasuna heltzeko ordubete falta dela eta dagoeneko txirrinda gainean bost ordu egin ditudala, gelditu dut bizikleta herritxo batean. Orain betiko teatroa egin behar: herriko buruzagia bilatu, nire abenturak kontatu, kakahueteak  elkarrekin jan eta gaua bertan pasatzeko baimena lortu. Ez zait gehiegi kosta Afrikako hamaikagarren Sarkozy aurkitzea. Bularra ondo tente daramala topatu dut metro-erdiko gizontxoa Carla Bruni pasiatzen, hor nonbait edukiko d(it)uen beste emaztea(k) afaria prestatzen dio(te)n bitartean. Protokoloekin bukatutakoan, Afrikako futbol txapelketa dela eta, gizonak eskutik naramala (ohitura musulmanagatik baino, atzerritarra berekin dagoela herrian zehar ondo erakusteko) abiatu gara partida ikustera.

Malik bat, Ghanak huts, kanpina muntatzen hasi naizenean. Agian partidua benetan aspergarria izaten ari delako, edo beharbada oraindik futbolarekiko sukarrik piztu ez zaielako baino edozeinek esango luke espektakulua telebistaren aurrean egon ordez, iritsi berri den atzerritarrak ematen duela. Txikienak aurrean, altuagoak atzerago, korro ordenatu batean ditut herriko ume guztiak, magoa txapeletik untxiak ateratzen ibiliko balitz bezala, nire etxetxoa, ohea eta gainontzeko tramankuluak motxilatik nola ateratzen ditudan begi txuri borobilez kontenplatzen. 

Partiduaren bukaera ikustera bueltatu naizenean, telebista itzalita aurkitu dut. Izan liteke futbolzale amorratuarenarentzat (hau ahoskatzea ere naturala izango da ezta?) ere partida aspergarria suertatzea, edo baliteke (posibleago) generagailua gasolinarik gabe gelditu izana baino, han atzetik datorren iskanbilara hurbildutakoan, udaletxeaz daukaten zuhaitzaren azpian topatu ditut gizon guztiak biltzartuta. Antza, bada berehalako deliberazioa eskatzen duen epaiketa baten beharra. Bi dozena gizonen artean emakume bakarra, akusatzailea. Epaileen artean bakarra ere ez (emakumeek ez omen dute juiziorik) eta auzia “asunto domestikoak” (uler adar kontuak). Gizon guztiek dute gainontzekoen isiltasunaz errespetatutako hitz egiteko beta, memoria perfektuaz, dozena erdi bat mugikorrek betiko grabatuta utziko dutena. Zipitzik ulertu gabe ere, oinutsik harritzar bati eman dion ostikotik ondorioztatu dut senarrak ez duela ondoegi hartu epaiaren erabakia. Emaztea berriz, irribarre batez joan da etxera (deskuidatuz, senarrari afaria prestatzera joango da).

Kanpinera bueltatu eta lokartu baino lehen, errege magoek ekarritako liburuari azken orrialdeak jan dizkiot eta orain, euskarazko liburu bat geratuko da betiko inork irakurriko ez duen herrixka batean (hizkuntza aldrebesetan abilak, ziur euskaldunok baino hobeto ulertuko luketela euskara …norbaitek irakurtzen irakatsiko balieke).

sábado, 23 de febrero de 2013

Guinea Bissau II
















Espejos


De izquierda a derecha: un peluquero amateur; un atrevido estupido



Y si todas las fronteras fueran asi?