viernes, 29 de marzo de 2013

Sorpresa bat etxekoentzat

Betidanik jakin izan duzue alper utsa naizela eta ez dizuet arrazoirik kenduko. Baino badakizue ere, behin zerbait egiten jarritakoan, gauzak ondo egitea gustatzen zaidala. Eta nola ez, bidaiatzea horietako bat. Edo herrialde bat ahalik eta ondoen ezagutzera noa edo ez naiz joaten. Eta Afrikako kasuan, ezin kontinente beltza ondo ezagututa bueltatu naizenik kontatu...malariarik pasatu gabe.

Hor hor, zure susmo txarren arrazoia amatxo: 


Hala ere, imaginatuko duzue, lerro hauek irakurtzen dituzuenerako txirrinda gainean naiz berriro. Badakizue, ezin zoriontsu izateari utzi!!!!

Muxu haundi bat eta eskerrik asko abentura honen konplize eta laguntzaile izateagatik!!!

1 comentario: