miércoles, 20 de febrero de 2013

Senegal: atzoko hiru lerro horiek


(Aspalditik ordenagailuan ahaztuta nuena)

Hileak kizkurtu, bularrak handitu eta gorputzak sendotu egin dira Dakarreko portuan aingura bota genuenetik. Magrebeko kafesnea ikatz bihurtuta, ilargiak izarrak jaten dituen bezala jaten ditu iluntasunak Senegaldarren aurpegiak, gauak begi handi eta irribarre handiagoko kamaleoi ibiltariz betetzen dituelarik kaleak.

Afrika beltzean ongi etorria baina, honaino ekarri nauten lagunen agurra ere izan da. Alisioek TAO belaontzia Ameriketaraino bultzatuko duten bitartean, askatasun haizeak beste asmo batzuk gorde dituelarik neretzat: lagunak, itsasoa eta belaontzia atzean utzi eta txirrinda, motxila eta kanpin-denda hartuta, Afrikan barrena pedalei eraginez ahal bezain urrun iristea.
 

Eta hor izan naiz, eguna txirrinda gainean egin eta gero, mapetan ere agertzen ez den bidexka baten bazterrean. Belardi erraldoi baten erdian kanpin-dendan sartuta, “la vache qui rit” kesitoen bokadiloa afaldu, intsensua piztu eta marruekosetik zetorren porritoa akabatzen, etxean egindako gaileta paketea noiz irekiko sakonki meditatzen nuen bitartean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario