lunes, 7 de enero de 2013

Zerbait kontatzeagatik



Duela asko idazten ez dudanez baino, denboraz justu ta zerbait dexentea idazteko imaginazioz justuago nabiyelako, lagun bati bidalitako mezuarekin konformatu beharko zarete:

Eta nitaz zer esan? Ikasten eta ikasten ari den bati inbidiyarik eman nahi ez badiot, zaila deus ere kontatzea.jaja Baino konfidantzak nazka ematen duenez eta hilabete barru tailandiako hondartzetan (te puedo dar consejos) egongo zarela irakurri ta gero…jakin DE PUTA MADRE nagoela!!! Bidaiatzeaz inoiz baino gehio gozatzen eta bizitzaz egunero disfrutatzen!! 
Duela hilabete bat iritsi nintzen Dakarrera eta han belerotik jetxi eta txirrindakin hasi nintzen Senegaleko hegoalderuntz. Irla batzuetan, inoiz baino galduago nintzenean mensaje bat bidali nuen etxera gabon gauean (fetxa hauetan egin behar den bezela, jaiak zoriontzeko eta hori dena) ta handik bost minututara gurasoek deitu zidaten, nitaz deus ez ez zekitelako bronka botatzen lehenengo eta gero ni bixitatzera etorriko balira onartuko nituzkeen galdezka. Handik hiru egunetara hemen nituen motxila ta sakuarekin. Estos padres mios nunca dejaran de sorprenderme!!! Astebete erregiak bezela egon eta gero atzo despeditu nituen eta berriro nago bakarrik abenturarako prest!!!
Hemendik aurrera eta beti bezela, ez dut plan haundirik baino dagoeneko Senegal bukatu zaidanez, hegoaldera juteko asmoa daukat txirrindaz. Guinea Bissau, Guinea Conakry eta Costa de Marfil-eruntz. Auskalo noraino iritsiko naizen edo beroaz, kanpinean lo egiteaz eta egunero arroza jateaz hemendik bi astetara aspertuko naizen. Oraingoz, feliz como una perdiz, asiq, han temperaturek pixkat gora egiten ez duten bitartean…pedalei ematen jarraitzera!!!!
Oporrak azkeneraino aprobetxatu, erregeek beingoz abdikatu dezatela eta examinak dituzuenontzat munduko suerterik onena!!! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario