domingo, 13 de enero de 2013

Breve resumen de Senegal y Gambia


- Senegal: 1.132 fotos, 46 noches y ninguna pagada.
- Gambia: 18 fotos, una única noche y pagando!

Mañana, Guinea-Bissau me espera. La aventura empieza ahora!!!!!
Besarkada erraldoi bat denei eta berriro internet topatu arte!!!!

sábado, 12 de enero de 2013

Una historia de (des)amor

La noche prometía. Después de una larga jornada sobre la bicicleta, tendríamos todo un hotel para nosotros solos. La habitación no era gran cosa: una pequeña cama, una mesa-noche y unas estanterías. La mosquitera, el único adorno. Pero daba igual. Tú estabas inquieta para empezar, dabas vueltas sobre la cama y me invitabas, seductora, a que apagara la luz. Te posabas y te reposabas sobre mí, me acariciabas suavemente y me susurrabas al oído exóticos versos que por incomprensibles que fueran,  conseguían mantenerme en vilo. Continuaste explorando mi cuerpo, dibujando misteriosa sendas de mordiscos de carmín, antes de bailar, africana, sobre mi cuerpo derrotado. Danzaste infatigable tu cuerpo frágil y pequeño, hasta que la primera luz del alba, interrumpió, indiscreto, nuestro íntimo encuentro. Más tarde amanecí, todavía a tu lado, exhausto y molido. Cobarde y severo, de un guantazo acabé contigo. 

¿Pero es que, acaso no hay peor compañera de encierro, amante oportunista, parásito gorrón, que un intrépido mosquito, temerario y desvergonzado, valiente y cabrón?

jueves, 10 de enero de 2013

Aitatxo eta amatxori (batez ere)

Eskerrik asko bixitan etortzeagatik, turroia eta urdai azpikoarengatik, erregeen moduan pasa ditugun egunengatik eta ekarri dituzuen pazientzia eta umore onarengatik. Baita etxera laister bueltatzeko gonbidapenarengatik ere, baino agian, abuztutik ordenagailuan gordeta neuzkan eta ordutik koma bat aldatu gabe plazaratzen ditudan hitzok, luzatutako gonbitaren erantzuna zein izan litekeen asmatzen lagunduko dizuete:




Se viaja no para buscar el destino sino para huir de donde se parte idatzi omen zuen Miguel de Unamunok, eta hein batean behintzat arrazoi zuen. Ez zugatik ama, aita, Malen, edo Xinbo, ezta zugatik ere lagun. Ez noa inorengatik ihesi. Herri honetara zerbaitek lotzen banau zuek baitzarete. Zuek zarete nire sustrai, nire sostengu eta aberri. Baino ez daukat hanka egitea beste biderik. Orain edo inoiz ez.

Alde egin behar dut XXI. mendeko drogak berriro harrapatu ez nazan. Joan egin beharra daukat, behin tranpan erorita atzera biderik ez dela baitakit. Gizakiak inoiz sortu duen drogarik kaltegarrienak edonon ditu atzaparrak eta jakin badakit, behin haren mendekotasunean erorita ni naizela drogazaleena. Hala, kontsumismoak ez gaitu kontsumitu besterik egiten!

Badakit ere saiakera alferra izango dela, bihar ez bada etzi harrapatuko nauelako gaitz honek, baino ihes egiteko indarrak gelditzen zaizkidan bitartean behintzat, ez dut nire burua bizimolde horretan erortzen utziko. Ez dut kontsumismoa bizitzeko plazeraren gidatzat hartu nahi, ezta erostea zorionerako bidetzat hartu ere. Azaleko plazer baliogabeez ahaztu eta benetan zoriontsu egiten gaituenean kontzentratzeko momentua da.

Baino beldurragatik ere banoa ihesi. Egun batzuetan behintzat, pentsatzen baitut bizitzan egin ditudan gauza guztiak beldurragatik egin ditudala. Umetan, gurasoen errieten beldur ikasi nituela lehen ikasgaiak, geroago, gizarteak alde batera uzteko beldurragatik jarraitu nuela jarraitu beharreko bidea, eta orain, besterik gabe, etorkizunari beldur diodalako bukatu ditudala unibertsitate ikasketak edo laster bilduma egiten hasi nintekeen izen ponposoko masterrak.

Eta badut, nonbait nire sakonetan gordeta eta besteen gainetik nabarmentzen den beste beldur handi bat ere: noizbait ispiluan begiratu eta bizitzan eduki ditzazkedan ametsak inoiz konplituko ez ditudalaz ohartzea. Ez daukat egun hori iristeari baino beldur handiagorik eta bere osotasunean ez bada ere, partean behintzat erremedioa jartzeko garaiz nabilenez, ez daukat etxean besoak gurutzatuta gelditzeko asmorik!

Edonola ere, egun guztiak berdinak ez direlako, eta Unamunoren hitzak baino baikorragoa naizelako, ihesi baino, zerbaiten bila noala pentsatzen dut gehienetan. Ez naiz baino, gezurretan ibiliko, lehenago ere esan baitut behin drogetan erorita ni naizela drogazaleena eta oraingo honetan ere, zerbaiten bila banabil, beste droga baten bila izango da. Zeelanda berrian lehenengo eta Asian zehar geroago zerbait ikasi eta sentitu banuen, bidaiatzea egunero zer egin nahi dudan aukeratzeko eskubidea, edo behintzat egin nahi ez dudana ez egiteko deretxoa dela izan zen. Horregatik, ASKATASUNAren zaporea baino droga adiktiboagorik ez dagoelako, banoa. Banoa eta ez dakit ondo nora. Dakidan gauza bakarra da han libre izango naizela. Etxea gainean daraman barraskiloaren antzera, motxila hartu eta nire senari jarraitzera.

miércoles, 9 de enero de 2013

lunes, 7 de enero de 2013

Zerbait kontatzeagatik



Duela asko idazten ez dudanez baino, denboraz justu ta zerbait dexentea idazteko imaginazioz justuago nabiyelako, lagun bati bidalitako mezuarekin konformatu beharko zarete:

Eta nitaz zer esan? Ikasten eta ikasten ari den bati inbidiyarik eman nahi ez badiot, zaila deus ere kontatzea.jaja Baino konfidantzak nazka ematen duenez eta hilabete barru tailandiako hondartzetan (te puedo dar consejos) egongo zarela irakurri ta gero…jakin DE PUTA MADRE nagoela!!! Bidaiatzeaz inoiz baino gehio gozatzen eta bizitzaz egunero disfrutatzen!! 
Duela hilabete bat iritsi nintzen Dakarrera eta han belerotik jetxi eta txirrindakin hasi nintzen Senegaleko hegoalderuntz. Irla batzuetan, inoiz baino galduago nintzenean mensaje bat bidali nuen etxera gabon gauean (fetxa hauetan egin behar den bezela, jaiak zoriontzeko eta hori dena) ta handik bost minututara gurasoek deitu zidaten, nitaz deus ez ez zekitelako bronka botatzen lehenengo eta gero ni bixitatzera etorriko balira onartuko nituzkeen galdezka. Handik hiru egunetara hemen nituen motxila ta sakuarekin. Estos padres mios nunca dejaran de sorprenderme!!! Astebete erregiak bezela egon eta gero atzo despeditu nituen eta berriro nago bakarrik abenturarako prest!!!
Hemendik aurrera eta beti bezela, ez dut plan haundirik baino dagoeneko Senegal bukatu zaidanez, hegoaldera juteko asmoa daukat txirrindaz. Guinea Bissau, Guinea Conakry eta Costa de Marfil-eruntz. Auskalo noraino iritsiko naizen edo beroaz, kanpinean lo egiteaz eta egunero arroza jateaz hemendik bi astetara aspertuko naizen. Oraingoz, feliz como una perdiz, asiq, han temperaturek pixkat gora egiten ez duten bitartean…pedalei ematen jarraitzera!!!!
Oporrak azkeneraino aprobetxatu, erregeek beingoz abdikatu dezatela eta examinak dituzuenontzat munduko suerterik onena!!! 

domingo, 6 de enero de 2013