martes, 13 de noviembre de 2012

Marokoko istorioak

Gaueko nabigazioak ekiditeko, Safi, Essaouira eta Immensouanen geldialdi estrategikoak eginez, Casablanca atzean utzi eta astebetez nabigatzen dugu hegoaldera, Agadirko portua eta ondo irabazitako astebeteko deskantsuaren bila.


Gaueko 1:00ak. Lauren artean txanpon bakar bat ere ez eta portura iristeko ez daukagu autostop egitea beste erremediorik. Berandu baino lehen, leihatila jaitsi eta hortz zuriko auto-gidari gazte batek beste ezer baino lehen, zera esaten digu:

-           - Je suis Aladin et elle est ma princesse.

Atea ireki eta barrura sartzeko keinua, bere mundu magikora salto egiteko gonbidapena eta zentzu handi batean, Marokon bizitako hilabetearen esperientzien deskribapen zehatza ere bazen: surrealista eta sorpresaz betea.

Nonbait drogak gehiegi gustatzen zaizkion idazlearen ipuinaren protagonista izatea egokitu zait eta lehenengotik azken pasarteraino okurritu zaizkion erokeria guztiak sufritu behar izan ditut.



Bazen behin, denbora asko eta lotsa gutxi zuen marinel gazte bat, zeinek...

Lehenengo pasartean, labetik atera berriko arrain bandeja baten inguruan,  bizitzako lehen hitzak ikasiko zituen errusieraz, etxera afaltzera gonbidatu zuen Aladin printzeak, arabieraz eta errusieraz soilik jardungo baitzuen.

Jarraian, Siriako gobernuak tripulazioaren erdia baino gehio bere kartzeletan nahi zituen merkatal-ontzi bateko kapitainak, arratsalde osoko bidaia turistikoa egingo zion ontziko txoko eta sekretuen barrena. Siriarrak izaki, munduko ate guztiak itxita zeuzkaten marinelok, inongo portuetan ontzitik jaisteko baimenik ez zutenez, desesperazioz edo berri freskoak jasotzeko irrikaz, edozer gauza egingo baitzuten gure Jon han ahalik eta denbora gehien eukitzeko.

Hirugarren pasartean berriz, ur magikoetan bainatuko zen, auskalo zein bakteria, plakton edo dena delakoek, mugitzerakoan dirdira magikoz argitzen zuten uretan. A ze gaua eta ze bainua medusa horrek besoa ederki erreko zion arte! 

Ospeari ohore eginez, “Caralho”-ka esnatuko zen hurrengo goizean Marokoko surfaren Mekan. Oraingoan berriz, kapitainaren hizkera anbiguoan, caralhok ez zuen poza edo plazera esan nahiko, edozein surflariren ametsetako olatuak ontziaren gainean lehertzera zioazela baizik!

Eta itsasoetako ipuin ero hau bukatzeko, zer Afrika iparraldeko mendirik garaienean oina jartzea baino hobeto!















Tizi n'Tubqal (4.167m)







miércoles, 31 de octubre de 2012

De momento, no

Ooooooooooo no ha podido ser!!!

Cuando me he despertado, la habitación de mi hostal estaba cubierta por un palmo de agua. No ha parado de llover durante toda la noche y el día…acompañaba para la noticia: NO SOY YO EL ELEGIDO PARA SER EL EKOBIDAIARI!!!

Da igual, ya se lo había dicho a más de uno, hace nada que he vuelto de otro gran viaje y he empezado éste algo cansado. Quizás el objetivo de darle la vuelta al mundo y sin coger ningún avión, era demasiado ambicioso…por esta vez. No os preocupéis que energías me sobran para volver a intentarlo!!


Me quedo con esa remontada de última hora, con esos casi 900 amigos que estuvisteis ahí cuando más falta me hacía y sabiendo que aunque no tenga dinero…por lo menos tengo un millar de casas alrededor del mundo!!!

Aupa zuek!! Sois los mejores!!

Eskerrik asko y nos vemos a la vuelta!!


PD
Hemen uzten dizuet zuen denon laguntzarekin egindako proiektua. Ea beste esponsorren bat bilatzen dudan! Eta link honetan irabazlearena. Flipa!!!!!!


lunes, 29 de octubre de 2012

¿Por qué no?

Por un capitán surfista

Que nunca sabes por donde te va a salir 

Porque TAO también necesita que lo laven
Por mirar a un lado

Y al otro
Y porque todo se puede ver con otros ojos
Por volver a la Edad Media

Y caminar en el pasado

Por una foto de postal
Y por mi vena artística

Porque al loro conmigo!

Y porque tengas piedad de mi
     
Porque no me quede atrapado entre tus redes

Y sepa salir de entre tus calles

Por el pasado 

Y por el presente

Porque esta puerta esta cerrada

Pero otras muchas abiertas!

Por vuestra hospitalidad

Y vuestra paciencia

Por un mar eterno

Y traicionero

A veces rosa

Y azul

Y negro otras

Por esas noches bajo las estrellas

Y esos despertares para olvidar!  

Porque espero no acabar como él
Ni como el millon de corderos que ya no están
  
Porque las murallas están para derribarlas

Y ver lo que hay detrás

Por un mercado
Y otro

Y lo que encuentras en ellos
Por los que están lejos
Y por los que se acaban de marchar

Y porque algún día nos volvamos a reencontrar!

viernes, 19 de octubre de 2012

Nere bidearen bila




Egunak pilatuz doaz amaierarik gabeko itsaso honetan, eta nik, E. Galeanoren utopien moduan egiten dut aurrera: zerumugara inoiz iritsiko ez garela jakin arren, aurrera egitearen ilusio soilaz. Halakoak baitira utopiak eta ametsak, ukitzen zailak, zehazten zailagoak eta konplitzen ezinezkoak.

Baina hala egiten dut aurrera, auskalo zeren bila lur exotiko urrunetara. Ez dakit ondo zergatik edo zertara, eta noiz eta norekin galdetzea alferrik da. Nire ipurdia belaontzi batean eserita dudalaz baino ez nago ziur eta erantzunak bilatu ordez, galderak pilatzen ditudanetik, bidaia honen helmuga noiz eta non izango den ere ez dakit. Baina horretan datza bidaiatzearen xarma, ziurtasunez ahaztu eta enigmen munduan bidea egitean. Kontua ez baita norabait iristea, bideak ematen duen plazer eta aukerez gozatzea baizik.

Hala erabaki dut, ahal dudan bitartean behintzat, hegazkinik ez hartzea, garestia eta kutsakorra izateaz gain, bidea bera egitearen plazerrik ematen ez duelako. Ez dakit baina, eta galderak pilatuz eta pilatuz doaz, airez bidaiatzeari uko egitea, oinak lurrean edukitzeko izango den!

martes, 16 de octubre de 2012

Hondarribiar batek Kutxa erakundearen Ekobidaiaria beka irabaz dezake

Hondarribiko Hitzan:

Jon Alkain hondarribiarra da Kutxa aurrezki erakundeak abiatutako Ekobidaiaria beka irabazteko hautagaietako bat. Kutxaren egitasmoak ekologia eta bidaiatzeko zaletasuna uztartzen ditu: “Kutxa Ekogunea munduko esperientzia jasangarrien berri emango duen ekobidaiari bila dabil. Horretarako, 6.000€ko diru-laguntza eskaintzen du munduan zehar proiektu eta ekimen jasangarriak gauzatu edo ezagutu ahal izateko”.

Irakurtzen jarraitzeko, klikatu hemen.

lunes, 15 de octubre de 2012

U21: Ilusioz beterik gaudenentzat


Jakina da jendea despolitizatzen dela, politika hiltzen badute. Dena interesa bada, politika berez manipulazio bada, animalien protestak zentrurik ez badu, Sokrates nahiz George Orwell bilau hutsak baziren, zertarako politika. Amore ematen du jendeak orduan, ez da axolarik erakutsiko. Edo kezkatu eta haserratu egiten da, baina ez du hori bideratzeko modurik aurkitzen. "Animalia politikoa", animalia auto-zerbitzu bihurtzen da, etxaldeko ganadua bezalakoa. 

Utopiaren magiarik gabe, gizartea hobetzeko aukerarik ez bada, normala da herritarrak konformista bihurtzea. Politikak ez badu bestelako hodeiertz desiragarri bat proposatzen, jendeak ez badu politikan gizarte hobe bat eraikitzeko modurik ikusten, orduan, logikoa da kontabilitate eta balorazio ekonomikoki egoistak eta politikoki kontserbadoreak hobestea. Dagoena halabeharrezkoarekin konfunditzen da, naturarekin ia. Egoerari benetako alternatibarik ez bada, zertarako politika?...

...Utopia hitz inportantea da. Menperatuek eraikitzeko imajinatzen duten munduari "utopikoa" deitzen zaio, errealitatean ez dagoena delako. Baina bizi garen mundua ere "utopikoa" da, eta ukronikoa, diskurtso ofizialetik eta medioetatik, errealitatean ez dagoena sinestarazten zaigulako.

Mundua bestelakoa delako da posible bestelako mundu bat.

Joseba Sarrionandia
Moroak gara behelaino artean?